Getxoko itsas ondare eta kulturaren ikusgarritasuna

Proiektuak

2017/02/15

Getxoko itsas ondare eta kulturaren ikusgarritasuna

Duela sei urte abian jarri zen Algortako Portu Zaharreko Itsas ondare eta Kultura Interpretazio Plana. Eusko Ikaskuntzak aurten ere, horren baitan, ekimen berriak egitea aurrikusten ditu.

Alde batetik, etxeetako izen-plaken bigarren fasea burutu da, bederatzi plaka berrien ezarpena egin delarik. Aurreko fasean beste 35 etxe-izen plaketan egin zen bezala, oraingoan ere bakoitzak bere data eta QR kodea daramate, dagokion informazio fitxara eramaten gaituztenak.

Getxo plakak

Bestalde, iaz ezarri ziren hiru interpretazio panelez gain, aurten ere beste hiru jarriko dira ibilbidea eta ondare-diskurtsoa osatu nahian. Izan ere aurreko urtean Etxetxun, Portu Zaharreko behe aldean eta Aretxondon ipini ziren panelei, hiru berri gehituko dira: Ereagan (hondartza, bainuak eta udatiarren gaiaren inguruan), San Nikolas kaleko 23an (garai bateko baseliza, kofradia, eskola eta abar izandakoaren eraikinaren inguruan) eta Usategin (talaia, gotorlekua eta komunikazio gune bezala interpretatua).

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp