Germán Yanke (1955-2017)

Gure bazkideak

2017/05/17

Germán Yanke (1955-2017)

Maiatzaren 14an hil zen kazetari bilbotar eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea, bertako Komunikabide saileko lehendakari izan zena 1991 eta 1997 urteen artean.

Zuzenbidean eta Kazetaritzan lizentziatua, bere ibilbide profesional luzean, “El Mundo” egunkariko zuzendaritzako kide izan zen Euskadiko edizioan, gainera, “Època” aldizkariko zuzendari eta Antena 3, TVE, ABC eta Copeko kolaboratzaile izan zen.

Germán Yankek lau poema liburu argitaratu zituen, bai eta zenbait saiakera politiko eta XX. mendeko espainiar poesia eta Bilbori buruzko beste zenbait. 25 urtez Unamunori eta XX. mendeko espainiar poesiari buruzko eskola eta seminarioak eman zituen zenbait unibertsitate iparramerikarretan (Kentucky, Bucknell, Virginia).

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp