Eusko Ikaskuntzaren agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Berri korporatiboak

2017/11/23

Eusko Ikaskuntzaren agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Azaroaren 13an, Arantza Cuestak, Eusko Ikaskuntzaren izenean Eusko Legebiltzarrean agerraldia izan zuen, Euskal Kultura Ondarearen Lege Proiektuari ekarpenak egiteko.

Eusko Jaurlaritzak indarrean dagoen Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legea, lege-proiektu honen bidez eguneratu eta egokitu nahi du. Legeari ekarpenak egiteko Lege Biltzarreko Kultura Batzordeak Eusko Ikaskuntzaren agerraldia eskatu zuen.

Arantza Cuestak, Eusko Ikaskuntzak bere ibilbide osoan zehar artearen, ondare artistikoaren eta arkitektonikoaren gainean egin dituen hausnarketen eta ekimenen berri eman zuen. Ondoren, iritzia eman zuen testu arauemaile bakar batean ere jorratzen ez den arazo bati buruz: kultura-ondare digitalaren babesa eta zaintza. Legearen testuari ekarpen zehatzak egin zizkion, gehien-gehienak kultura-ondare inmaterialari buruzkoak.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp