Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Xabier Etxague / Ana Aierbe

Solasaldiak

2017/03/02

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Xabier Etxague / Ana Aierbe

Psikologian Doktore Ana Aierbe eta Hezkuntza Zientzietan Doktore Xabier Etxague egungo hezkuntza edukiei buruz aritu dira martxoko ‘Solasaldiak’ ikus-entzunezkoan.

“Irakurketa oinarrizko konpetentzia bat da, ez bakarrik ikaskuntzarako baizik eta norberaren ikuspegi analizatzailea, kritikoa eta erabakitzailea garatzeko”.

Ana Aierbe Barandiaran 

Psikologian Doktorea. Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Saileko Irakasle Titularra (Euskal Herriko Univertsitatea, UPV/EHU).

Garatzen dituen ikerketa lerroak nagusiki hauek dira: “Zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan, eremu formal eta ez-formaletan” eta “Komunikabideak eta gizarteratzea”.

Gaur egun, I + D ikerketa proiektu honetan partehartzen du: “Euskal Herriko ikastetxeen eranginkortasunaren ikerketa luzeran eta testuinguruan oinarrituta. Ikastetxe hobekuntzarako ekintzen diseinua”. Baita ere, EHU/UPVko  “Generoaren  sozializazioa eta hezkuntza-testuinguruak” taldekide da.

Xabier Etxague

Hezkuntza Zientzietan doktorea eta Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakasle titularra da. EHUko “Eleaniztasuna eta Hezkuntza Unibertsitate Master” ofizialeko irakaslea eta zuzendaritzako kidea da. 

Bere ikerketa, didaktika eta hizkuntzen iraka-ikaskuntza prozesuetan zentratzen da. Gai hauei buruzko hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu, bai bakarrik bai beste egilerekin batera. DREAM (Donostia Research Group on Education and Multilingualism) ikerketa taldeko partaidea da. Erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan aritua da, gizarte eta hezkuntza proiektuen garapen eta ebaluazioan. 

EHUren kudeaketan lan egin du hainbat kargu betez (Erretoreordea, 2003-2008; Dekanoa, 2012-2017).

Solasaldi osoa irakurri

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp