Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Pedro Luis Uriarte / Guillermo Dorronsoro

Solasaldiak

2016/05/03

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Pedro Luis Uriarte / Guillermo Dorronsoro

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Pedro Luis Uriarte y Guillermo Dorronsoro / Exconsejero de Economía del Gobierno Vasco y Decano de Deusto Business School

“Kontzertu ekonomikoa kudeaketa bideratzeko tresna da, baina gaitasuna eta kontzientzia fiskala eskatzen du, eta ez ustelkeria”

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Pedro Luis Uriarte / Guillermo Dorronsoro 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu ohiak eta Deusto Business School-eko dekanoak autogobernu ekonomikoaren barruan ondo ezagutu behar diren tresnak aztertu dituzte elkarrizketa interesgarri batean. Foralitate kontzeptua eta eskubide horiek dituzten subjektu instituzionalak; Kontzertuak eta Hitzarmenak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren etorkizun instituzional, sozial eta politikoarentzat zer ekarri duen; hitzarmen izaera eta erakunde desberdinen artean zer dakarren horrek (Estatua eta lurralde historikoak); "alde bakarreko arriskua" kontzeptuaren esanahia eta garrantzia; Kontzertua eta Hitzarmenaren indar eta ahuleziak mundu globalizatuan, edo formula horren beraren aplikazioa etorkizuneko europar federalismo fiskalean. Horiek dira Pedro Luis Uriartek eta Guillermo Dorronsorok jorratutako gaietako batzuk, Solasaldiak atalaren azken entregan. 

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp