Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Pablo Muñoz / Mariano Ferrer

Solasaldiak

2017/04/05

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Pablo Muñoz / Mariano Ferrer

Trantsizio politiko bete-betean jaio ziren Deia eta Egin egunkariak duela 40 urte. Gertaera horiek aitzakiatzat hartuta bi kazetari beterano, Mariano Ferrer eta Pablo Muñoz, euskal prentsaren iraganaz eta egungo egoeraz aritu dira.

“Egitateetan oinarritutako kazetaritza desagertu eta adierazpenetan oinarritutako kazetaritza sortu da, eta gizartearentzat baliagarria izateko bokazioa galdu du lanbideak”.

Pablo Muñoz

Politika eta Informazio Zientzietan lizentziaduna Lovainako (Belgikako) unibertsitatean
Gizarte-gaien ataleko erredaktorea La Libre Bélgique egunkarian (1966-1967)
Zuzentzailea, itxierako erredaktoreburua, zuzendaria eta gehigarrien editorea Egin egunkarian (1977-1993)
Publizitate-sortzailea (1994-1999)
Argitalpen-zuzendaria Noticias taldean eta zuzendaria Iruñeko Diario de Noticias egunkarian (1999-2014)
Artikulugilea, zenbait hedabidetako kolaboratzailea eta nobelagilea

Mariano Ferrer

Madrilgo Kazetaritza Eskola Ofizialean tituluduna
Filosofia eta Letretan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitatean (1965)
Informazio Zientzietako masterra Syracuseko (New Yorkeko) unibertsitatean (1971)
Zuzenbidean lizentziaduna EHUn (1985)
Komunikazioko irakaslea Deustuko Unibertsitatean (1996-2004)
Zuzendariordea Donostiako Herri Irratian (1971-1977) eta eguneroko albiste-saio bateko zuzendaria eta aurkezlea (1971-2004)
Egin egunkariko lehen zuzendaria (1977-1978)
Zutabegilea Euskadiko El Mundo egunkarian (1991-2008) eta Noticias taldeko egunkarietan (2009-2010)
Aldian-aldiko kolaboratzailea EiTB taldeko telebistan eta irratian (1989-2014)

Solasaldi osoa irakurri

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp