Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Nicanor Ursua / Antonio Casado

Solasaldiak

2017/01/13

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Nicanor Ursua / Antonio Casado

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Nicanor Ursua eta Antonio Casado elkarrekin hizketan aritu dira Solasaldien azken edizioan.

EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko katedradun Nicanor Ursua eta unibertsitate bereko Bioetika eta Filosofia Politikoko irakasle Antonio Casado elkarrekin hizketan aritu dira Solasaldien azken edizioan.

Bi filosofoek ezagutzaren gizartea aztertu eta zientziekiko filosofiak duen posizioan sakondu dute 30 minututan zehar. Horren harira, egungo gizartearentzat zientzia komunitateek pentsamendua sortzen laguntzeko duten garrantzia aipatzen dute.

Arrazionaltasun eta irrazionaltasunaren zentzua egiaren ondorengo garaian eta gizaki ondorengo proiektua bezalako teknologia utopiek izan dezaketen garrantzia ere aztertzen dituzte. Azkenik, Eusko Ikaskuntzaren 2017ko galderari heltzen diote: Zer da egungo gizakia?

Solasaldi osoa irakurri

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp