Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Mayte Sancho Castiello / José Félix Martí Massó

Solasaldiak

2017/07/14

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Mayte Sancho Castiello / José Félix Martí Massó

Zaharkitzea izan da gai nagusia Matia Institutu Gerontologikoko zuzendari zientifikoaren eta UPV/EHUko Medikuntza Katedradun baita Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko Buruaren artean.

“Gure gizartearen arrakasta da hainbeste jende luzaro bizitzea”.

 

Mayte Sancho Castiello

Psikologian lizentziatua (Madrileko Unibertsitate Konplutentsea, 1975) eta Gerontologia Sozialean masterduna (Madrileko Unibertsitate Autonomoa, 1991).

ELGEren aditua Gizarte Babesean eta Zahartzean (1992-1995); Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkarteko Batzorde Teknikoko bazkidea (SEGG); IMSERSOren Zahartzaroaren eta Mendekotasunaren Behatokiaren zuzendaria (1998-2008); Helduen Atariaren zuzendarikidea; Osasunaren Mundu Erakundearen “Helduen Aurkako Tratu Txarrak” proiektuaren koordinatzailea (2002-2007).

Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen “Zahartzen ikastea, mendekotasuna prebenitzea” proiektuaren zuzendari nagusia (2003-2007). Elkarte horretako lehendakariorde izan zen 2004tik 2007ra.

2008az geroztik, Matía-INGEMA Institutu Gerontologikoa Fundazioaren aholkulari tekniko dihardu, bai eta Planifikazioa eta Arreta Ereduak Sailaren zuzendari ere.

Matía Institutu Gerontologikoaren zuzendari zientifikoa da gaur egun.

José Félix Martí Massó

Medikuntzako katedraduna (Nafarroako Unibertsitatea).Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuaren burua, eta Neurologiako irakasle titularra EHUn.

Ilundain Fundazioaren eta Neurologiako Euskal Elkartearen sortzailea eta lehendakaria (1988-1992).

Ikertzaile nagusia hamar ikerketatan eta berrogei entsegu kliniko baino gehiagotan; LRRK2 genearen identifikazioan egin zuen lan. Gene horrek sintetizatzen du “dardarina” deritzon proteina, zeinaren izenak “euskal jatorria” baitu (“dardara”).Berak atzeman zuen Parkinson gaitzaren sintomak eragiten dituela zinarizinak (zaharren bertigoak tratatzeko erabiltzen zen sendagai bat), eta LCRren pleozitosidun pseudomigrainaren sindoremearen deskribapena egin zuen (gaur egun, HaNDL deitzen zaio sindrome horri).

Hirurehun lan zientifiko baino gehiago idatzi ditu, eta hiru liburu. 2014an, Ikerketaren Euskadi Saria eman zioten.

Medikuen Elkargo Ofizialak, berriz, Ibilbide Profesionalaren Saria eman zion 2016an, “Irakaskuntza eta Ikerkuntza” atalean. 

Solasaldi osoa irakurri

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp