Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Fernando Escalante eta Ramón  Zallo

Solasaldiak

2016/10/18

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Fernando Escalante eta Ramón Zallo

 “Nolako eremu publikoa nahi dugun erabaki behar da, eta horren araberako politika kulturalak ezarri”

Ramón Zallo Elguezabal. Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatua. Doktore Informazio Zientzietan. Ikus Entzunezko Komunikazioko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.Jarduera-eremu nagusiak: ekonomiaren eta kultura- eta komunikazio-politiken ikerketa; euskal gizartearekin eta politikarekin lotura duten gaien ikerketa eta dibulgazioa; kulturaren eta komunikazioaren plangintza eta kudeaketa estrategikoa.Hona bere azken liburuetako batzuk: Estructuras de la comunicación y la cultura. Políticas en la era digital (2011); Tendencias en comunicación. Cultura digital y poder (2016). Análisis de la cadena de valor y propuestas de política cultural txostenaren zuzendaria. EAE, 2015.

Fernando Escalante Gonzalbo. Soziologoa eta aditua nazioarteko harremanetan. Euskal jatorrikoa. Mexikoko Ikastetxeko Nazioarteko Ikerketa Zentroko irakasle, Europako eta Amerikako beste zenbait unibertsitate eta erakundetan ere ematen ditu eskolak, eta zenbait komunikabideren kolaboratzaile da. Herritartasuna, industria editoriala eta jarduera publikoa izan ditu, besteak beste, ikerketa-gai, irudikapen sozialen soziologia oinarri harturik. Hamar bat liburu idatzi ditu, besteak beste, hauek: Historia mínima del neoliberalismo (2016); A la sombra de los libros. Lectura, mercado y vida pública (2007); La mirada de dios. Estudio sobre la cultura del sufrimiento (2000); Ciudadanos imaginarios (1992).

Solasaldi osoa irakurri

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp