Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Asier Santas / Luis Bilbao

Solasaldiak

2017/11/03

Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Asier Santas / Luis Bilbao

Asier Santas, arkitektoa eta Luis Bilbao, hirigintzaren historialaria, hirigintzaz eta Bilboren eraldaketaz solasean aritu dira.

“50eko hamarkadan eraikitzen hasi zen nazioarteko Bilbo haren jarraipena da Guggenheim”

 

Asier Santas Torres

Arkitekturan doktorea. Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako irakasle titularra.

Suárez Santas Arquitectos bulegoko bazkide gisa, estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartu eta saritu dute: Bauwelt Arkitekturako Nazioarteko Saria opera prima onenari, Sevillako Arte Sacro Parkearen inguruko lanagatik (2011); Arkitekturako eta Hirigintzako Espainiako XIII. Biurtekoaren Saria; Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Saria; eta Espainiako Pabilioirako hautatua Veneziako Arkitekturako Nazioarteko XV. Biurtekoan (2016).

Aldizkari espezializatuetan eman ditu argitara proiektuak.

Urbanismo y vivienda en Bilbao liburuaren egilea eta argitalpen kolektiboetan kolaboratzaile.

Luis Bilbao Larrondo

Historia Garaikidean doktore eta Euskal Arte Garaikidearen espezialitatean diplomadun Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuaren eskutik.

XX. mendeko Bilboko hirigintzan eta arkitekturan aditua.El poblado dirigido de Otxarkoaga (2008) eta Urbanismoen Bilbao, 1959-1979 (2013) liburuen egilea da eta artikulu ugari argitaratu ditu espezializatutako aldizkarietan.

Gaur egun, gerraosteko Madril hiriaren egituraketan Bilboko kapitalak izan zuen eragina eta Ipar Amerikako arkitekturak Espainiako modernitatean izan duen inpaktua ditu ikergai.Ikerketa-ildo horren emaitza da El pensamiento norteamericano en Bilbao, 1948-1968 artikulua.

Eusko Ikaskuntzako bazkide da.

Arkitekturaren eta Hirigintzaren Historialarien Elkarteko (AhAU) kide da.

Solasaldi osoa irakurri

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp