Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Udalak sari multzoa banatu dute

Sariak

2017/12/04

Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Udalak sari multzoa banatu dute

Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Udalak sari multzoa banatzen dute urtero. Helburua da Baionarekin, Iparraldearekin edo Euskal Herriarekin lotura duten ikerkuntza eta sorkuntza lanak saritzea.

Ohorezko Saria euskararen edota euskal kulturaren alde egin duen eta ereduzko ibilbidea izan duen pertsona edota talde bati ematen zaio. Euskal Kultura Saria, aldiz, Euskal Herriari lotutako doktoretza tesiak edota argitaratu gabeko ikerkuntza lanak saritzeko sortu zen. Azkenik, Bideo-dokumental Sorkuntza Saria Euskal Herria, euskara edota euskal kultura gai nagusi duten dokumental amateurrak saritzeko helburuarekin ematen da.

Jean-Mixel Bedaxagar-ek jaso du Ohorezko Saria. Jean-Mixel Larrasquet-ek aurkeztu du bere ibilbidea eta Euskal eta Xiberoko kantagintzan izan duen paper garrantzitsua goraipatu du. Bedaxagar sarituak bere eskerrak kantuz eskaini ditu.

Euskal Kultura Sariak, Uxoa Anduagaren ‘Herri barrez: Umore bidezko euskal nazioaren eraketa prozesua’ tesia saritu du. Andoni Iturriozek aukeztu ditu bera eta bere lana.

Azkenik, Bideo-dokumental Sorkuntza Saria Elsa Oliarj-Ines-en "Basahaideak" dokumentalak eskuratu du. Oihana Zamponik aurkeztu du filma eta egilearen ibilbidea.

Ekitaldiak 70 pertsona inguru bildu ditu.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp