Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Sariak 2017

Sariak

2017/11/23

Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Sariak 2017

Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Udalak sari multzoa emango dute abenduaren 1ean.

Urtez urte, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Udalak sari multzoa banatzen dute, Baiona, Iparraldea eta Euskal Herriarekiko harremana duten sail ezberdinetako ikerkuntza eta sorkuntza lanak saritzeko. Aurten, ekitaldia Baionako Euskal Museoan iraganen da, abenduaren 1ean, 19:00tatik goiti, Argitu gelan.

Ohorezko Saria, Jean-Michel Bedaxagar kantari eta txülüla egile famatuari emango zaio, euskal eta zuberotar kulturaren gainean egin duen lanagatik. Euskal Kultura Saria, aldiz, Uxoa Anduaga soziologia ikerlariari emango zaio. Azkenik, Bideo-dokumental Sorkuntza Saria, Elsa Oliarj-Ines dokumental egile zuberotar gazteari emango zaio.  

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp