Eusko Ikaskuntza Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) konprometitu da

Berri korporatiboak

2017/06/23

Eusko Ikaskuntza Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) konprometitu da

“17 erakunde, 17 GIH” izenburuarekin burutu zen Unesco Etxeak antolatutako ekimen publikoa pasa den ekainaren 22an Bilbon.

Bertan Euskadiko 17 erakundek Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko euren Konpromisoa adierazi dute, erakunde bakoitzak helburu batekiko konprometitu delarik. Horrela, Eusko Ikaskuntza “Kalitate Oneko Hezkuntza” deritzon laugarren helburua ordezkatu du.

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Garapen Iraunkorrerako Agenda eta 17 GIH (Garapen Iraunkorrerako Helburu) onetsi zituen. Agenda horren helmenak eta garrantziak ez du aurrekaririk. Nazio Batuen Gutunak bakeari, elkarrizketari eta nazioarteko lankidetzari buruz biltzen dituen xede eta printzipioak oinarri hartzen dituen tresna da: herriaren tresna,  herriarentzat egina. Ekintza-plan ausarta eta eraldatzailea da, elementu hauek ardatz hartzen dituena: pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta itunak.

Garapen Iraunkorrerako Agendak eta agenda hori osatzen duten 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuek eskatzen digute, euskal gizarte gisa, oro har, konpromisoa hartzea eta era koordinatuan lan egitea, helburu horiek lortze aldera gure gizartean eta maila globalean jardungo duen 2030erako Euskal Agenda egituratzeko.

EAEko hainbat eremutan (enpresa, unibertsitatea, lankidetza, garapena eta gizarte-ekintza, ikerkuntza, berrikuntza, kultura, kooperatibismoa, ingurumena eta instituzioak) diharduten 17 erakunde, Nazio Batuen 2030era bitarteko iraunkortasunerako Agenda Globala osatzen duten 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuekin konpromisoa hartu dute, eta erakunde bakoitzak GIH bat lideratuko du.

Unesco etxea- erakundeak

 

17 erakunde, 17 Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburu:

1. helburua. Pobreziarekin amaitzea modu guztietan eta mundu osoan
Bizkaiko Caritas

2. helburua. Gosearekin amaitzea, elikagai-segurtasuna eta nutrizio hobea lortzea, eta nekazaritza iraunkorra bultzatzea
Munduko Nekazaritza Foroa

3. helburua. Bizitza osasuntsua bermatzea eta guztion ongizatea sustatzea adin guztietan
Munduko Medikuak

4. helburua. Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzea eta guztiontzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea
Eusko Ikaskuntza

5. helburua. Genero-berdintasuna lortzea eta emakume eta neskato guztiak ahalduntzea
MET Community Euskadi

6. helburua. Uraren eta saneamenduaren erabilgarritasuna eta kudeaketa iraunkorra bermatzea guztiontzat
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa

7. helburua. Denok energia arrazoizkoa, fidagarria, iraunkorra eta modernoa eskuratzeko aukera izan dezagula bermatzea
Iberdrola

8. helburua. Eutsitako hazkunde ekonomikoa, inklusiboa eta iraunkorra, enplegu betea eta produktiboa eta guztiontzako lan duina sustatzea
Novia Salcedo fundazioa

9. helburua. Azpiegitura sendoagoak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta iraunkorra bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea
Innobasque

10. helburua. Herrialdeen barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztea
Urbegi taldea

11. helburua. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, sendoak eta iraunkorrak izatea lortzea
Deusto Cities Lab

12. helburua. Kontsumo- eta ekoizpen- modalitate iraunkorrak bermatzea
Eroski Fundazioa

13. helburua. Premiazko neurriak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko
BC3

14. helburua. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak modu iraunkorrean zaintzea eta erabiltzea, garapen iraunkorrerako
Donostiako Ozeanografia Fundazioa

15. helburua. Lurreko ekosistemen erabilera iraunkorra babestea, berrezartzea eta sustatzea, basoak iraunkortasunez kudeatzea, desertifikazioari aurka egitea, lurren degradazioa geldiaraztea eta horri bira ematea, eta biodibertsitate-galera geldiaraztea Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko
UPV/EHUko UNESCO Katedra

16. helburua. Garapen iraunkorrerako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justizia eskuratzeko aukera erraztea, eta kontuak emango dituzten erakunde eraginkorrak, arduratsuak eta inklusiboak eratzea maila guztietan
Arartekoa

17. helburua. Garapen Iraunkorrerako Munduko Ituna ezartzeko bitartekoak sendotzea eta itun hori suspertzea

UNESCO Etxea

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp