Eusko Folklore urtekari berritua azaroan egonen da eskuragarri

Berri korporatiboak

2017/10/20

Eusko Folklore urtekari berritua azaroan egonen da eskuragarri

Iaztik aitzin, aldizkari zientifikoak norabide berria hartu du, egungo gizartearen erronkei erantzuteko xedearekin.

Udazkenarekin batera, Eusko Folklore Urtekaria loratu da Jose Miguel de Barandiaran Fundazioan. Argitalpena azarotik aurrera egonen da eskuragarri fundazioaren webgunean (www.barandiaranfundazioa.eus).

Aro berriari atea zabaldu dion 51. urtekaria bi zatitan banatzen da. Batetik, gai nagusia lantzen duten artikuluak biltzen dira. Hala, ‘Euskal kultura eta kulturgintza’ gaiari jarraituz, Ibai Iztuetak, Ane Larrinagak eta Eneko Bidegainek egin dituzte euren ekarpenak. Bestetik, ekarpen ‘libreei’ tartea eskaini zaie, eta atal honetan Urkiri Salaberriak, Maialen Morenok, Montse Ociok eta Ricardo Gurbindok parte hartu dute.

Edizio berri honetan euskarak leku gehiago hartu du. Izan ere, orain arte gaztelaniazko gaiak izan dira nagusi, eta euskararen presentzia nahiko mugatua zen. Era berean, lurraldekotasuna zaindu da, Euskal Herriko herrialde ezberdinetatik lanak jaso baitira.

Garai berriak iritsi badira ere urtekariak ez du eten orain arteko bidea, eta, horregatik, egun arte landu diren gaiek izan dute beren txokoa, hots, ohiko postulatu etnografikoek euren lekua izango dute aldizkari berrituan. 

2016tik Abel Ariznabarretak zuzentzen du argitalpena, eta berarekin batera dabiltza Patxi Juaristi, Ixone Fernandez de Labastida eta Anuntxi Arana. Fundazioak idazkaritza teknikoa eskaini dio.

Eusko Folklore 5151. aleko gaiak

Euskal kultura eta kulturgintza

  • Euskal hizkuntza eta kultura. Ibai Iztueta Azurmendi.
  • Euskararen aldeko mugimenduaren bilakaera. Interpretaziorako proposamen bat. Ane Larrinaga Renteria.
  • Euskal kulturaren aitortza Ipar Euskal Herrian: txanponaren bi aldeak. Eneko Bidegain Aire.

Ekarpenak

  • Cultura vs cultural. Izaki Gizaki bihurtzen denean ala Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai. Urkiri Salaberria Gracia.
  • XX. mende hasierako toberetako bertso-sortak. Maialen Moreno Zubeldia.
  • Las plazas de toros en Álava. Montse Ocio Vallejo.
  • El garapito y los garapiteros. Ricardo Gurbindo Gil.
Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp