"Euskararen etorkizuna" lan-taldeak proposamen berritzailea eta hitzordu bat dakar

Foroak eta mintegiak

2027/04/20

"Euskararen etorkizuna" lan-taldeak proposamen berritzailea eta hitzordu bat dakar

Eusko Ikaskuntzako ‘Euskararen Etorkizuna’ eremutik euskararen biziberritzean interesa duten eragile eta gizabanako oro gonbidatu nahi ditu 2017ko ekainaren 2an Gasteizen antolatuko den mintegira.

Orain arte, marketing-etik hartutako hiru metodologia moldatu ditu lan-taldeak hizkuntzen biziberritzerako aplikatuak izan daitezen. Prestakuntza lanak amaitu ondoren, euskaraz garatu nahi duen komunitatea gonbidatu nahiko da prozesu parte-hartzaile honetara.

Ekimenaren helburua euskalgintzaren indarra eta ikuspegia berritzea da, eta horrekin batera, etorkizunerako estrategiak modu doituan birpentsatzea. 2018ko urriaren 26an emango zaio amaiera prozesu honi, Eusko Ikaskuntzaren Kongresu Tematikoarekin. 

Hurrengo asteetan informazio gehiago zabalduko da, baina dagoeneko irekita dago e5-en parte hartzeko aukera

Laster elkartuko garelakoan, egin dezagun bide hau elkarrekin!

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp