Euskara eta gazteak Bilbon

Foroak eta mintegiak

2017/09/18

Euskara eta gazteak Bilbon

Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udalak gazte bilbotarren artean euskararen erabilera aztertzeko programa interesgarria antolatu dute.

Bilboko gazteek euskararekin duten harremana ezagutzea da helburua, adin tarte horretan erabilera ahal izateko. Programak bi atal izango ditu: bata gazteek berek hitza izango duten foro bat eta euskal kultur munduko eragile zenbaitekin egingo den kontraste seminarioa, bestea.

Deustuko Unibertsitateko Jone Goriogolzarri eta Idoia Carramiñanak eta Begoñako Andra Mari Unibertsitate Eskolako Ane Ortega-Etcheverryk zuzenduko dute ikerketa.

Bilboko gazte guztiak parte hartzera gonbidatuta daude. Horretarako Eusko Ikaskuntzaren web orrian eman dezakete izena.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp