"Euskal Diaspora artisten begiradan" erakusketa Iruñean egon zen

Ondarea

2016/06/15

"Euskal Diaspora artisten begiradan" erakusketa Iruñean egon zen

“Euskal Diaspora artisten begiradan” erakusketa, maiatzaren 10etik ekaianren 8a arte egon zen ikusgai Iruñako Condestable Jauregian. Azken egunean, “Le cimetière des vivants” (50 minutu) filmaren emanaldia egin zen.

“Euskal Diaspora artisten begiradan” erakusketa, maiatzak 10etik aurrera ikusgai egon zen Condestable Jauregian, eta ekainaren 8an bukatu zen “Le cimetière des vivants” (50 minutu) filmaren emanaldiarekin. Audrey Hoc, filmaren egileak, 2012an Eusko Ikaskuntza – Baiona Hiriko dokumentalen saria eskuratu zuen lan horrengatik.

Erakusketa honen kari, Iruñean antolatuak izan diren bi hitzaldietan hirurogei pertsona bana bildu dituzte. Bata, maiatzaren 25ean ospatuta, “Estatu Batuetako diasporaren historia” gaia landu zuen Argitxu Camus Etchecoparrekin, eta bestea Eric Dicharryk emanik, maiatzak 30ean, New Yorken bizi den Beñat Iglesias Lopez Iruñeako artistari buruz.

Erakusketa Donibane Garazin

Erakusketak, bere ibilbidea jarraitzen du Euskal Herrian barne, hirugarren etapa Donibane Garazin eginez. Hilabete t’erdiko pausaldia eginen du bere bidea segitu baino lehenago.

Bere hirugarren etapa Garaziko Apezpikuen Presondegian du, estrenoa ekainaren 15ean egin da eta uztailaren 31arte publikoari irekia izanen da. Bertan bi gertakari antolatuko dira, bata Claude Mehatsek emango duen mintzaldia, ekainaren azken astean (eguna finkatzeko), diasporak Behe Nafarroako bertsugintzan izan duen eraginari buruz, eta diasporari lotua izanen den dokumental baten aurkezpena (programazioa zehazteko).

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp