Euskal artea Auñamendi Eusko Entziklopedian

Ondarea

2016/03/22

Euskal artea Auñamendi Eusko Entziklopedian

Euskal Herriko artearen oinarriak azaltzeaz gain, mendeetan zehar gure herrian altxatu diren eraikinen historia ere aurki daiteke Auñamendi Eusko Entziklopedian.

Elizak, udaletxeak, baserriak, museoak, jauregiak, gazteluak, dorretxeak,… Izugarri aberatsa da euskal ondare arkitektonikoa. Lurralde guztietan, hiri zein herrietan, mendietan,…

Edozein lekutan aurki ditzakegu ondare horren eredu ikusgarri eta ederrak.Baina, ba al dugu eraikin horien guztien historiaren ezagutzarik? Nork eraiki zuen Montehermoso Jauregia? Ze estilokoa da Iruñeako San Nikolas Eliza? Zein izan zen Pedro Guimón? Galdera guzti hauei erantzun bat emateko, Auñamendi Eusko Entziklopediara jo ahal izango dugu. Bertan, Euskal Herriko artearen oinarriak azaltzeaz gain, mendeetan zehar gure herrian altxatu diren eraikinen historia ere kontatzen digute.

Euskal artea Auñamendi Eusko Entziklopedian

Azken urtetan, ahalegin berezia egin da Auñamendi entziklopediako atal honen lanketan. Gure aditu eta kolaboratzaileen laguntzaz, kalitatezko testuak landu ahal izan dira. Horretaz gain, hainbat argazki eta bideo gehitu dira ere. Arreta berezia merezi dute artikulu hauek ilustratzeko sortu diren mikrobideoak, hau da, 30 segundutan pertsonai zein eraikin baten gakoak modu ulergarri eta erakargarri batean kontatzen digutenak.Gure ondarea hobe ezagutu nahi? Badakizu, Auñamendi Eusko Entziklopediara jo!

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp