Espazio publikoari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/09/15

Espazio publikoari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak

“Agoratik Ziberplazara: espazio publikoaren dimentsio politikoak, sozialak, kulturalak, digitalak eta ez digitalak”: gai hau ardatz hartuta gogoeta egingo dute irailaren 26tik 28ra,Donostian, CultMedia nazioarteko sareko kideek.

Eusko Ikaskuntzak eta EHUk antolatuta, Laboral Kutxaren babesarekin, Nazioarteko Jardunaldi hauek Donostia 2016 kultur hiriburuko “Elkarrizketak” izeneko atalean kokatzen dira, partaidetza, aniztasuna, Europarekiko lotura eta elkarbizitzaren sustapena bezalako baloreak sustatzeko zikloan.

CultMedia – International Network of Cultural Diversity and New Media sarearen helburua aurrekontuen ikerketa eta Media Berrien ondorio sozialak aztertzea da nazioarteko konparaketen ikuspegitik. Zazpi herrialde europarretatik etorriko diren sareko kideek ikerketen ondorioak aurkeztu eta garai zibernetikoan espazio publikoek duten dimentsio eta balore soziokulturalei buruz eztabaidatuko da. 

Hiria organismo bizi batekin parekatu dute eta jardunaldietako programa osatzen duten lau foroak organo edo funtzio batekin identifikatu dituzte: “Hiriaren azala: hiriaren dimentsio erreal eta birtualak”; “Birikak, hiria arnastu: Hiriaren dimentsio arrazionala, kontsumo digital berria”, eta “Hiriaren Bihotza: hiriaren dimentsio emozionala, espazio partekatua”. 

Hitzaldi eta eztabaida irekiak Donostiako EHUko campuseko Carlos Santamaria Zentroan izango dira, astelehenean, hilaren 26an eta asteazkenean, hilaren 28an. Sarrera doakoa da, baina aurrez izena eman behar da Eusko Ikaskuntzaren web orrian (www.eusko-ikaskuntza.eus). Saioetan modu aktiboan parte hartu ahal izango da Twitterreko #cyberplaza traolaren bidez. 

Informazio gehiago hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp