Espazio publikoa, erreala eta birtualaren artean

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/10/19

Espazio publikoa, erreala eta birtualaren artean

 Eusko Ikaskuntzak giza- eztabaida bultzatzen du ehun pertsona eta nazioarteko hogeita hamar aditu baino gehiagorekin espazio publikoaren inguruan hausnartzeko.

Nazioarteko adituak bildu dira irailaren 26, 27 eta 28an Donostiako Karlos Santamaria Zentroan "Agoratik Ziberplazara: espazio publikoaren dimentsio politikoak, sozialak, kulturalak, digitalak eta ez digitalak" kongresuan. Bertan, Kultur Aniztasunaren eta Komunikabide Berrien Nazioarteko Sarearen (CultMedia) kideak elkartu dira. Taldea "Komunikabide Berrien" aurrekontuak eta ondorio sozialak ikertzeaz arduratzen da, nazioarteko konparaziozko ikuspegi bati helduta.

Hiru egunetan zehar ehun pertsona baino gehiagok hiria eta bilgune errealen eta birtualen inguruan hausnartzeko abagunea izan dute, medio berriak eta komunikazio interkulturala tarte izanik.

Hiriari dagokionez, bizirik dagoen izaki biziduntzat hartu dute, "organoak" dituena: azala (benetako dimentsioak eta dimentsio birtualak), birikak (espazio publikoak eta topaketarako espazioak), garuna (dimentsio arrazionala; kontsumo digital berria) eta bihotza (dimentsio emozionala; espazio partekatua) izanik. Hitzaldiak, "organo" horien arabera bildu dira, hiria izaki bizia balitz bezala ulertu baita.

Nazioarteko 32 adituk hartu dute parte kongresuan, Alemaniatik, Poloniatik, Txekiar Errepublikaktik, Dominikar Errepublikatik eta Austriatik. Bakoitzak gaia bere ezagutza eremutik landu du: filosofia, pedagogia, soziologia, politika, ekonomia, ingenieria eta komunikazio zientziak.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso zuten Juanjo Álvarez, Joxerramon Bengoetxea, Javier Echeverría, Javier Elzo, Daniel Innerarity, Gurutz Jáuregi eta Mariasun Landa irabazleak parte hartu zuten "harrikatze digitala eta horri buruzko neurri zuzentzaileak" eztabaida bizian. 

Guzti horrekin batera, ikerketen ondorioak aurkeztu eta garai zibernetikoan espazio publikoek duten dimentsio eta balore soziokulturalei buruz eztabaidatzeaz gain, etorkizuneko ikerketan ildoak zehaztu dira hurrengo gaiei lotuta:

- Gardentasunaren kontzeptua (gizarte digitalaren prozesu eta emaitzen azterketa)

- Gizarte digitala kontzeptuaren baitan demokratizazio sakonaren beharra

- Hiirritarren baloreen analfabetismoa Sarean

- Akzio aukeren erronkak gizarte ziur eta adimentsu batetan

- Informatika eta kultur(en) elkarren arteko menpekotasuna

- Garapen jasangarria eta komunikazio jasangarria

Eztabaida eta hausnarketa indartuz

Kongresua Eusko Ikaskuntzak eta EHUk antolatu dute, Laboral Kutxaren babesarekin, eta Donostia 2016 kultur hiriburuko “Elkarrizketak” izeneko atalean kokatzen da, partaidetza, aniztasuna, Europarekiko lotura eta elkarbizitzaren sustapena bezalako baloreak sustatzeko zikloan.

Antolakuntzak bertaratutako eta interesa azaldutakoei kongresuan azaldutako aurkezpen guztien bideoak eskuratzeko aukera luzatu die. Era berean, nabarmeneko aipamenak eta aurkezpenen garapena jarraitzeko aukera Twitter-eko #cyberagora traloaren bitartez egin du.

2016.09.26-28 Agoratik Ziberplazara Kongresua

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp