Eresbilek jaso du Elkar Saria

Gure bazkideak

2017/05/18

Eresbilek jaso du Elkar Saria

Elkar Saria jaso zuen Eresbil Euskal Musika Artxiboak, apirilaren 27an, euskararen alde egindako lanagatik. Eresbil Eusko Ikaskuntzaren bazkide instituzionala da.

Sari honetako epaimahaiak nabarmendu du Eresbilek 1974tik euskal musika ondarea bilaketan, bilketan eta zaintzan egindako lana, hurrengo belaunaldiei transmisioari begira. Artxiboan euskal musika produkzioak biltzen ditu euskarri guztietan (testuak, ikus-entzunezkoak edo grafikoak) eta partituren Lege Gordailuaren eta Euskadin produzitutako soinu grabazioen kopia gordetzen du.

Eresbileko zuzendari Jon Bagüesek jaso zuen saria. Musikaren Historian Doktore eta Eusko Ikaskuntzako bazkide 1978tik, musika saileko lehendakaria izan zen Bagües 1990 eta 1996 urteen artean eta baita Saileko Koadernoaren arduradun. Eusko Ikaskuntzaren hainbat proiektu, kongresu eta ikastarotan parte hartu du.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp