Enpresen arteko lankidetzari buruzko mintegia: Interkooperazioa

Foroak eta mintegiak

2017/04/19

Enpresen arteko lankidetzari buruzko mintegia: Interkooperazioa

Datorren maiatzak 17an, Orona Fundazioaren egoitzan (Hernani, Gipuzkoa) “Garapen Sozio Ekonomikoa: euskal gizartea eta enpresa” proiektuaren baitan kokatzen den IV Mintegia burutuko da, Interkooperazio gaiaren inguruan.

Mintegi honetan Interkooperazio kontzeptuaz hausnartuko da, zehazki enpresen arteko lankidetzari buruz, metodologiak, proposamenak eta esperientziak azalduko dira. Eusko Ikaskuntzan burutu ditugun elkarrizketa eta aurreko Mintegietan garbi azaldu da Interkooperazioaren beharra eta potentziala, lurraldearen garapen sozio-ekonomikoari begira sinergiak eta aukerak baliatzeko.

Mintegi honetan Interkooperaziorako tresnak aurkeztuko dira, bai Gizarte Ekonomiaren alorrean (kooperatibismoa) zein enpresa arruntean (klusterrak, espezializazio estrategiak, etab.) garatu direnak. Ponentzia akademikoez gain, praxiaren ikuspututik ere ekarpenak izango ditugu.

Amaieran, taldekako lan saio bat burutuko da, aurkeztutako kontzeptuen aplikaziorako ideiak eta ondorioak partekatzeko.

Mintegiari buruzko informazio osoa hemen ikus daiteke.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp