Emilio Xabier Dueñasen "Ikusgarri 50 (1967-2017)"

Gure bazkideak

2017/10/26

Emilio Xabier Dueñasen "Ikusgarri 50 (1967-2017)"

Repelegako (Portugalete) Ikusgarri Dantza Taldearen 50. urteurrena dela eta, taldearen ibilbidea biltzen duen liburua argitaratu berri da.

Taldeko kide izandako eta Eusko Ikaskuntzako bazkide Emilio Xabier Dueñasek prestatu duen edizioak dantzen dibulgazioan aritutako kolektiboaren momentu garrantzitsuenak biltzen ditu. Formatu handi eta tapa gogorreko 200 orritan zehar, liburuak Ikusgarriren berrogeita hamar urteetara gerturatzen gaituzten argazkiak bildu ditu: bidaiak, entseguak, emanaldiak, partaideak, prentsa erreferentziak eta bestelako argitalpenak…

Ikusgarri 50 (1967-2017) autoreak berak editatu du, inongo laguntzarik gabe. 

(Informazio gehiago: ikusgarri.50.urte@gmail.com)

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp