Eman zure izena sozio-ekonomia arloko Herritarren Mahaietan, martxoak 17an Bilbon

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/01/29

Eman zure izena sozio-ekonomia arloko Herritarren Mahaietan, martxoak 17an Bilbon

Hiru gai nagusiren gaineko mahaiak antolatuko dira.

Euskal Herriaren etorkizun sozio-ekonomikoak arduratzen zaitu? Lanaren etorkizunak, pentsioak, desberdintasun sozialak edo ingurugiroak arduratzen zaitu? Ongizatea, enpresa ereduak, lan harremanak edota lurralde estrategiak… adituen, ekonomisten eta politikoen gauza soilik ez dela pentsatzen duzu? Gu ere horretan gaude, gai hauek gure bizitzetan, gure lanean eta gure lurraldean eragin zuzena baitute, eta horregatik gonbidatu nahi zaitugu gure hausnarketara, adin, lanbide eta jatorri desberdinetako pertsonekin solastera.

Geroa Elkar-Ekin prozesuaren baitan, “Herritarren Mahaien” saio bat antolatzen ari gara martxoaren 17rako, larunbat goizez, Bilbon, Deustuko CRAI liburutegian (Ramón Rubial, 1) 9:30tatik 14:00tara. Laster emango dugu saioaren inguruko xehetasun gehiago.

Mahaiak gaika antolatuko ditugu. Hautatu ditugun hiru ildoen inguruan, parte hartzaileek hautatu ahal izango dute, proposatutako gaien inguruan, gehien interesatzen zaiena, hala nola:

  • Euskal ongizate eredua
  • Lurralde estrategiak eta jasangarritasuna
  • Enpresa ereduak eta lan harremanak

Saioa burutu ondoren, herritarren galderak, nahiak eta proposamenak gizarte eragileengana bideratuko ditugu, apirilean, maiatzean eta ekainean antolatuko ditugun “Gizarte Foro” tematikoetara bideratuz. Eta prozesu guztiaren emaitzak XVIII. Kongresuaren Bilboko saioan aurkeztuko dira, 2018ko azaroaren 9an.

Parte hartu nahi baduzu, ezinbestekoa da izena ematea formulario honen bidez. Espero zaitugu!

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp