Emakumeak, elementu gakoak Bilboren Historian

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/12/12

Emakumeak, elementu gakoak Bilboren Historian

Emakumeek Bilboko Historian utzitako arrastoaz aritu ziren hogeina aditu baino gehiago bi egunez, hauen ekarpena argitara ekarriz.

Azaroaren 28tik 29ra bitartean Bidebarrietako Kulturgunean emakumeak izan ziren protagonista Eusko Ikaskuntzak Bilboko Udalarekin batera antolatu zuen Bilboko Historiaren XX. Sinposioan.

"Emakumeak Bilboren Historian" izenburupean 2 egunez aurkeztutako 17 hitzaldietan abiatu zuten eztabaida emakumeak politika, kultura edo lana bezalako arloetan Bilboren Historian izandako garrantziaz. Horrela, Bilbok dituen 700 urte baino gehiagoko Historian zehar emakumeen paperari nabarmentasuna eman nahi izan zitzaion, euren historia berreskuratuz, modu pertsonal zein kolektiboan.

Irekiera hitzaldia Madrilgo Unibertsitate Complutensetik zetorren Mirta Núñez Díaz-Balart irakasleak eman zuen, frankismoaren garaian emakumeen errepresioaz aritu zena. Amaiera hitzaldia, aldiz, Toti Martínez de Lezea idazleak burutu zuen "Euskal emakumearen beste historioa" izenburuarekin.

100 pertsona inguru bildu ziren egun bakoitzean Bidebarrieta Kulturgunean, saioak entzun eta ostean burutzen ziren eztabaidetan bizitazunez parte hartuz. Gainera, saio guztiak streaming bidez eman ziren zuzenean eta ikusgai daude Eusko Ikaskuntzaren orrialdean (www.eusko-ikaskuntza.eus).

Bilbao Udala

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp