EKINEZ proiektua indartsu abiatzen da

Proiektuak

2016/07/16

EKINEZ proiektua indartsu abiatzen da

“Hiri sortzaileak” lehenengo etorkizuneko foroaren ospakizunarekin hiru dira orain arte EKINEZ proiektu nagusiaren baitan, bost ikerketa egitasmoen garapena jasotzen duenak, garatutako foroak.

EKINEZ (2016 - 2018) izenarekin biltzen ditugu Eusko Ikaskuntzak hemendik 2018ra burutuko dituen bost ikerketa egitasmoak, erakundearen eremuen baitan definitutakoak.

Euskal gizartearekin batera ekinez sortuko dugun ezagutza partekatuaren aurkezpena eta debatea  2018an ospatuko dugun mendeurrena eta XVIII. Kongresuaren markoan burutuko da.

2018a eta XVIII. Kongresua gure ekimenaren lehenengo mugarri garrantzitsu gisa jarrita, aurretik ditugun hiru urte hauek aro eraikitzaile eta proaktibo batean kokatzen gaituzte.

Ekinezek biltzen dituen bost ikerketa egitasmoak zertan diren ezagutzeko, sartu bakoitzaren gunean:

Gaur arte, hiru foro ospatu dira guztira. Horietariko lehenengoa, “Kohesioa eta elkarkidetza: Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu zuria” egitasmoaren baitan jasota iragan den martxoaren 5ean ospatu zen.

Bigarrena, “Garapen sozio-ekonomikoa: Euskal gizarte eta enpresa ereduak” ikerketa proiektuari zegokiona, maiatzaren 12an Donostian burutu zen.

Azkenik, “Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea” ikerketa egitasmoaren etorkizuneko lehenengo foroa pasa den ekainaren 23an burutu zen Donostiako Carlos Santamaría Zentroan. Aukeratutako gaia Hiri Sortzaileak: aktoreak, azpiegiturak eta politikak izan zen.

Bertaratutakoen artean kultur eragileak, sortzaileak, enpresariak, artistak, irakasleak, ikerlariak, ikasleak eta erretiratuak, donostiarrak nahiz Euskal Herriko bazter guztietakoak izan ziren.

Foroaren hasieran Javier Echeverria Ezpondak eta Javier Castro-Spilak gaian murgilketa erraztearren, hitzaldi labur bana eskaini zuten. Bertan, kultura-industrien eta ekimen sortzaileen inguruko nazioarteko joerak, legedia eta Euskal Herriko berezitasunak azaldu zituzten, bai eta galderak eta zalantzak bota ere.

Ondoren, partaideek bi lan-taldetan banatu ziren, bakoitza dinamizatzaile baten gidaritzapean hausnarketa dinamika garatu ahal zezaten. Kasu honetan, Iban Lizarralde eta Javier Castro izan ziren Design Thinking dinamika gidatu zutenak. Mahai bakoitzeko lan saioaren audioa grabatu zen, bai eta azken orduko sintesi edo emaitzen azalpena bideoz ere, azken emaitzen lanketa errazteko asmotan eta helburuetako bat den etengabeko komunikazioa ahalbidetzeko.

Goizeko saioan, aktoreak eta azpiegiturak identifikatzeko fase dibergentean aritu ziren lan-taldeak, bazkal ondoren konbergentzia faseri ekin zioten bitartean, hau da, identifikatutako etorkizun desiragarri hori lortzeko zer egin beharko genezakeen edo zein bide jarraitu beharko litzatekeen azaltzeari.

Bi taldetan landu zena ezberdina baina osagarria izan zen; ikuspuntu anitzak eta eragileen diziplinartekotasunak dinamikaren emaitzan eragin nabaria izan zuen.

Sintesi-fasean nabarmendu ziren ideia gakoak, orohar, hauek izan ziren:

Euskal Hiri sortzailea

  • Orokorrean eredu sozio-ekonomiko iraunkor baten beharra ikusten zen.
  • Helburu kolektibo berri baten beharra. Plan edo eginkizun bat garatzeko premia.
  • Hirugarren espazioan sortuko zen sorkuntza mota berria: publikoa eta pribatuaren arteko espazio batean.
  • Ikusmina garatu.
  • Ondarea ustiatu.
  • IKT-ak eta arlo zientifikoak sorkuntzarekin oso lotuak.
  • Kultura aberastasunak gizarte-kohesioari laguntzen dio.
  • Eragileen arteko elkarlana hiru mailatan:
    • Networking – informazioa
    • Antolatutako interakzioa
    • Klusterizazioa

Sorkuntza dispositiboa

  • Bilgune berrien beharra: sorkuntza etxeak zeintzuk elkarlanean arituko ziren sarean.
  • Beste erakundeekin interkonexioen modalitateak
  • Oinarrizkoa sortzeko eremuak: etxebizitza, jakiak eta abar. Gizartearen beharrak beste modu batetara erantzuteko mekanismoak sortu. Amankomunean eta solidaritate bidez.
  • Ahaztu behar ez diren aktoreak:
    • Umeak: umeentzako sortzen dugun gizarte bat guztientzat izanen da ongi.
    • Gutxiengoak. Arreta berezia merezi dute berrikuntzaren dinamika batetan. Dibertsioa errespetatu.
  • Sorkuntza dispositiboaren ezaugarriak:
    • Esperimentaziorako eremu bat.
    • Ezagutza metatzeko gaitasuna izan behar du.
    • Ezagutza kanpora transmititzeko gaitasuna.
    • Harreman berriak sortzeko gaitasuna.
    • Malgua. Malgutasuna eraikinean ere beharko luke izan isladatua.
  • Kudeaketa:
    • Zerbitzu ofizialetatik kanpo: Kultura kolaboratiboa, auzolana.
    • Administrazioak ez luke gainean eskua izan behar.

Mikroeszenarioak

  • Eszenario kulturanitza
  • Tokiko eragileak eta kanpotarrak, nazioartekoak kultura mikro-eszenario batetik bestera eramatea
  • Esperientzi-fokoak
  • Sormen-lehioak
  • Diseinuaren demokratizazioa
  • Aktoreen, baliabideen eta mekanismoen konbinazioa

E

2016.06.23 Etorkizun Foroak: Hiri Sortzaileak

Datorren foroa, Baigorrin ospatuko da irailaren 23an, Etorkizuneko Diasporaren inguruan. Laister, berri gehiago honen inguruan.

BABESLEA

Donostiako Udalaren logoa

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp