Bilbori buruzko Historia, XX. Symposiumak itxura hartzen du

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/10/17

Bilbori buruzko Historia, XX. Symposiumak itxura hartzen du

Bilbori buruzko Historia, XX. Symposiuma: Emakumeak Bilboren Historian proposamen deialdia urriaren 15ean itxi egin zen.

Azaroaren 28 eta 29an Bizkaiako hiriburuan ospatuko den Symposiumak jardunaldi historiko hauen 20. urteurrena ospatu nahi du. Horretarako, egokitzat jo da espazio eta tokia ematea, biztanleriaren zati garrantzitsua osatu zuten, historia egin zuten emakumeei, gogora ekarriz eta omenduz. Hiriaren historian konpromezuz eta modu nabarmenean izan zuten parte hartzea askotan ahaztu egiten baita.

Bilbok dituen 700 urte baino gehiagoko Historian zehar emakumeen papera modu bidegabean baztertuta izan da. Horregatik, Symposiumaren antolatzaileen helburua da emakume hauen historia berreskuratzea, modu pertsonal edo kolektiboan, gure hirian arlo politiko, ekonomiko, kultural eta gizartean izandako papera agerian uzteko. Beraz, Symposium honek Bilbo hiriko Historia generoaren ikuspuntutik birpentsatu nahiko luke eta, horretarako, historialariek eta gaian interesa duten pertsonek aukera izango dute bere jatorrizko ekarpenak aurkezteko, eztabaidatzeko eta hedatzeko.

Komunikazioak aurkezteko deialdiak izan duen arrakastaren ondoren, Batzorde Antolatzailea urrian zehar elkartuko da proposamenak aztertzeko eta azaroaren 28 eta 29an parte-hartuko duten komunikazioak aukeratzeko.

Bilbao Udala

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp