Asmozek 2017/2018 ikasturterako katalogo berria prest dauka

Ikastaroak

2017/09/18

Asmozek 2017/2018 ikasturterako katalogo berria prest dauka

Ikasturte berria nobedade askorekin hasiko dugu, eta garrantzitsua iruditzen zaigu zuei honen berri ematea.

Gure logoa eta irudia aldatu ditugu garai berrietara egokitzeko asmoz… eta hori dela eta gure webgunea berdiseinatu egin dugu, irudi garbiago eta erakargarri batekin, teknologia berrietara egokituz eta batez ere erabiltzeko errazagoa bihurtuz. Webgunean bertan ikusiko duzue, gure lemak dioen bezala, Industria Kultural eta Sortzaileetan jarri dugula fokoa; eremu honetako profesionalei zuzendutako katalogo berritua eskainiz. Irakasle berri asko gehitu zaizkigu aurtengo ikasturtera; itzal handiko profesional, ikertzaile eta irakaleak. Honetaz guztiaz gain, aipatu beharra da UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuarekin adostutako lankidetza-hitzarmena; gure ikastaro gehienek zentro honen ziurtagiri ofiziala izango dute honek guztiak dakarrenarekin.

Informazio guztia webguneko EGUTEGIA eta IKASTAROEN KATALOGOA ataletan topa dezakezue.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp