Arantzazu aldizkaria sarean ikusgai

Ondarea

2016/04/22

Arantzazu aldizkaria sarean ikusgai

Badira ia 100 urte Arantzazu aldizkaria argitaratzen hasi zela. Izan ere, 1921 urtean ikusi zuen argia lehenengo aleak. Euskomedia Fundazioak 1921tik 2001era arte argitaratutako aldizkari guztiak digitalizatu eta katalogatu egin ditu.

Badira ia 100 urte Arantzazu aldizkaria argitaratzen hasi zela. Izan ere, 1921 urtean ikusi zuen argia lehenengo aleak. Bizitza luze eta trinkoa argitalpen honek izan duena, gure historia, kultura eta erlijioaren une nagusien lekuko bilakatuz. Aldizkari honen orriek gure herriaren memoria jasotzen dute. Bertan murgiltzea, gure historian zehar bidaiatzea da. 

Mintegia: Arantzazu aldizkaria sarean ikusgai

Arantzazu aldizkaria izan da, urtetan, Gipuzkoako etxe askotan jasotzen zen aldizkari bakarra. Dena den, dagoeneko etxez etxe argitalpena banatzen zebiltzan frailearen motorraren soinua eten egin da. Gauzak aldatu dira. Teknologia berriak iritsi dira. Hori bai, Arantzazu aldizkaria aro berri honetara egokitu eta etxe askotan oraindik ere ezinbesteko irakurketa da.1921etik 2001era digitaleanEsan bezala, Arantzazu aldizkaria iraultza teknologikora egokitu da. Izan ere, 2001 urtean kontserbaziorako ezinbestekoa zen digitalizazio prozesuaren ardura aintzat hartu zuen. Baina, zer gertatuko zen aurreko urtetan argitaratutako aleekin? Euskomedia Fundazioak erronka horri eutsi eta 1921tik 2001era arte argitaratutako aldizkari guztiak digitalizatu eta katalogatu egin ditu. Ale guztiak Eusko Jaurlaritzaren Liburuklik (Euskal Liburutegi Digitala) gunean guztion eskura daude. Bertan, aldizkaria ikusi eta irakurri ahal izango dugu, baita pdf formatuan eskuratu ere.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp