Arabako lurralde orekarantz

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2017/09/18

Arabako lurralde orekarantz

Arabako lurralde antolakuntzaren inguruko jardunaldia izango da irailaren 21ean, Añanan, Eusko Ikaskuntzak eta Arabako Foru Aldundiak antolatuta.

Gaindegiako zuzendari den Imanol Esnaolak Arabako koadrilen diagnostiko sozioekonomikoa aurkeztuko du eta Prospektikerreko zuzendari Ibon Zugastik lurralde garapenerako joera eta eszenatoki nagusiak azalduko ditu.

Eusko Ikaskuntzako Koro Murok zabalduko du jardunaldiaren bigarren zatia, bertan, ‘Etorkizuneko herri txikiak’ Kongresuan (2016an Zerainen egin zena) eta Barkoxeko Etorkizun Foroan (otsailean) bildutako ondorioak aurkeztuko ditu. Jarraian, HAZI Fundazioko Prospektiba, Sare eta Proiektuen arduradun den Juan Andrés Gutiérrezek landa garapeneko jarduera onen esperientzia batzuk aurkeztuko ditu. Azkenik, Arabako Garapen Agentziako zuzendari Julio Guineak laburpena egin eta lehen ondorioak aurreratuko ditu.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp