Antxon Aguirre Sorondoren "Gipuzkoako ontziolak"

Gure bazkideak

2018/03/15

Antxon Aguirre Sorondoren "Gipuzkoako ontziolak"

Antxon Aguirre Sorondoren hilondoko ikerketa argitaratu berri da: "Gipuzkoako ontziolak. Azken itsas arotzen historia, teknika eta bizimodua" izeneko liburua aurkeztu zen, otsailaren 15ean, Donostiako Untzi Museoan. Aguirre Sorondok 2014ko Eusko Ikaskuntzaren Lekuona Saria jaso zuen.

Lan honetan, 1988 eta 1993 urteen artean Antxon Aguirre Sorondok ontzi eraikuntza tradizionala eta Gipuzkoako azken ontzi eraikitzaileei buruz egindako ikerketa bildu da. Horretarako, egileak erriberetako azken arotzen lekukotzak jaso zituen, baita beren lanbideari buruzko xehetasunak ere. Egilea 2014ean hil ondoren, Diputazioari iruditu zitzaion lan handi eta baliotsu hau argitaratu egin behar zela. Lanaren edizio honen prestaketa egilearen anaia eta bere kolaboratzaile izandako Juan Aguirrek egin du, Manuel Sorondo, Luis Loinaz eta Luis Goldaracena erriberako arotzen laguntzaz.

Ekitaldian parte hartu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Nagusi María José Tellería Etxeberriak, Untzi Museoko Zuzendari Nagusi Raúl Pérez Iratxetak, Gipuzkoako Fundazio Ozeanografikoko Presidente José Ignacio Espelek eta Juan Aguirre Sorondok berak.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp