Agoratik Cyberplazara

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/06/19

Agoratik Cyberplazara

CultMedia – International Network of Cultural Diversity and New Media sarea izango da Donostian irailaren 26tik 28ra, Eusko Ikaskuntzak antolatuta.

Herrialde anitzetako irakasle eta intelektual sarea da CultMedia, kultur jardueretan bitarteko berrien eraginez, batez ere Interneten eraginez, sortu diren aldaketen azterketa du helburu.

“Agoratik Cyberplazara / Del Ágora a la Cyber-Plaza: Dimensiones políticas, sociales, culturales, digitales y no digitales del espacio público” du izena 2016an Alemania, Austria, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Polonia eta Euskal Herriko hogeita hamarnaka espezialista inguru bilduko dituen ekimenak. Helburua bikoitza da: batetik gogoeta sustatzea eta espazio publikoen dimentsio eta balore sozio-kulturalei buruzko galderak eragiteko, herritarrak dituen kezkak bildu eta adierazpide artistiko eta plastiko bihurtzea.

Programa foro irekien bidez egituratzen da, bakoitza organo batekin edo gizaki bizidunaren funtzio batekin identifikatuz, hiria halakotzat hartuz: azala, birikak, burmuina eta bihotza. Testuinguru honetan izango dira International Network of Culture Diversity and New Media, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Eusko Ikaskuntzako Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien sarien eztabaidak.

Hau zazpigarren CultMedia Annual Conference izango da, aurretik ere egin baitira Katowice, Polonia (2010), Praga, Txekiar Errepublika (2011), Wisla, Polonia (2012), Postdam, Alemania (2013), Karlsruhe, Alemania (2014) eta Wroclaw, Polonian (2015). 

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp