2017ko deialdiaren irekiera

Sariak

2017/02/07

2017ko deialdiaren irekiera

Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte-Zientziak ikertzen eta lantzen dituzten pertsona ospetsuen bikaintasuna aintzatesten du sariak.

Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Sariaren edizio berri bat zabaldu dute. Euskal Herriko kultura-garapenaren alde, Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte-Zientziak ikertzen eta lantzen dituzten pertsona ospetsuen bikaintasuna aintzatesten du sariak.

Saria jasotzeko hautagaiak curriculuma ebaluatzeko arauak zorrotz eta objektiboki aplikatuta hautatzen dira. Horretarako, Euskal Herriko zazpi unibertsitateetako ordezkariek epaimahaia osatzeak haren bermerik handiena da.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 30ean amaitzen da. Oinarriak hemen ikus daitezke.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp