XVIII. Kongresurako ibilbidea. Zer eta nola egingo dugu?

XVIII Congrès: Faire le futur ensemble

01/31/2018

XVIII. Kongresurako ibilbidea. Zer eta nola egingo dugu?

XVIII. Kongresua eta Mendeurrena bi mugarri garrantzitsu izango dira.

Eusko Ikaskuntzaren 2018ko bideak, mugarria izango duena erakundearen mendeurrenaren markoan ospatuko den XVIII Kongresuan, hainbat urtetako eta urterako askoren artean osatutako prozesuari erantzuten dio. Euskal lurralde guztietako herritarrak, gizarte eragileak, adituak eta erakundeak  ditugu elkarlanean ziurgabetasunaz, baina era berean, aukeraz beteriko garaiari erantzun eta proposamen aurrerakoiak denon artean bilatzeko. Geroa Elkar-Ekin da gure aurtengoa, denon artean osatuko dugun Kohesioa eta elkarkidetza: Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu zurirako oinarriak.

2014. urtean eman zitzaion hasiera DENOK GAI izeneko prozesu parte-hartzailea abian jarriz. Horren emaitza, Euskal Herriko lurralde guztietako oinarri sozialak lehenetsitako erantzuna behar dituzten premien identifikazioa izan zen: erdigunean "XXI. mendeko Euskal Herriaren gizarte iraunkorra" kokatuz eta etorkizuneko proiekzioa landuz, epe ertain luzean garatzea eskatzen diren bost eremu identifikatu ziren: etorkizuna irudikatu, errealitate sozio-kulturala, eredu sozio-ekonomikoak, euskararen etorkizuna, egituraketa sozio-politikoa. Beste era batera esanda, "argi luzea" jartzea eskatzen zitzaion Eusko Ikaskuntzari eta egungo mundu globalizatuaren aurrean funtsezko galdera hauei erantzutea besteak beste: nola posible dugu hobeto bizi? nola posible dugu euskal lurraldeen arteko elkar ezagutza sustatu? nola posible dugu indarrak bildu, ezagutza bildu, gure kapitalak aktibatu munduan hobeto kokatzeko eta eszenatoki aukera desberdinak identifikatzeko? 

Eskakizun sozial honetan oinarrituta, hausnarketa inguruabar globalean kokatzen dugu eta Euskal Herria XXI. mendeko munduan egokitzeko behar dituen tresnak, ikusmoldeak, eredu politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak modu partekatuan aztertzeko bidea ireki dugu euskal lurralde(ar)en kohesioa eta elkarkidetza helburu.

2018ko urtea proposamenak lantzeko urtea izango da, denon artean orri zuria osatzeko, liburu zuriaren oinarriak denon artean finkatzeko izango dugu gure mendeurrenaren urtea. Horretarako, 2016 eta 2017an bitartean lurralde guztietako 800 adituk osatutako euskal lurralde(ar)en kohesioa eta elkarkidetzaren egoeraren diagnositik abiatuko gara, adituek osatutako "liburu berdetik" abiatuko gara, alegia. 

Nola egingo dugu bidea? Lurraldetasuna, aniztasuna, diziplinartekotasuna eta genero berdintasuna bermatuz herritarrak, gizarte eragileak, adituak eta erakundeak - edozein deliberazio prozesuak behar dituen legitimazio zutabeak - subjektu bateratua bihurtuko ditugu liburu zurira eramango gaituen kate hau osatuz: Martxoa eta apirilaren bitartean herritarren mahaiak osatuko ditugu adituek osatutako diagnosiari, liburu berdeari, herritarren begirada gehitzeko eta herritarren nahiak, galderak identifikatzeko helburuarekin. Herritarren nahiak eta galderak eragile sozialen erantzuna jasoko dute maiatza eta ekaina bitartean antolatuko ditugun gizarte foroetan; erantzun hauek, eszenatoki aukera desberdinetan izango dute isla. Jasotakoa adituei bueltatuko zaie arkitektura aukera ezberdinak lantzeko, erakundetze aukera desberdinak lantzeko eta, erakundeekin batera, etorkizun hurbilean sakontzeko agenda aukerak bideratzeko ariketa gauzatuko dugu izaera soziala eta prozesuala izango duen XVIII. Kongresuan.  

Bidean, lurraldez lurralde egingo dugun bidean, gai hauek izango ditugu aztergai:

e 5: Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen

Aniztasuna, Kohesioa eta Kultura

  • Gure jendeak: aniztasuna eta kohesio bideak
  • Euskal Komunikazio sistema eta testuinguru digitala
  • Kultur sorkuntza eta errepresentazioa

Garapen sozioekonomikoa

  • Euskal ongizatearen eredua
  • Enpresa eta lan harremanak
  • Lurralde estrategia(k)

Euskal Lurralde(ar)en gobernantza demokratikoa

  • Euskal lurraldea(k) munduan, Europan
  • Euskal lurralde(ar)en harremanak estatu(ar)ekin
  • Euskal lurralde(ar)en kohesio politikoa eta demokratizazioa

Egin dugun eta egingo dugun bidea irudikatuta, zehaztapenak eta deiak zabalduko ditugu Geroa Elkar-Ekin egiteko.

Share:
Facebook Twitter Google Whatsapp