Urteko Galdera 2017: Maialen Iraola Azpiroz / UPV/EHUko ikertzaile posdoktorala Hizkuntzalaritzan

Urteko Galdera

04/19/2017

Urteko Galdera 2017: Maialen Iraola Azpiroz / UPV/EHUko ikertzaile posdoktorala Hizkuntzalaritzan

What is human being today?

Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik gizakia gaur egun elebiduna dela esango nuke. Baina zer da elebidun izatea? Kalean edozeini galdetzen badiogu, zera esango digu: <<bi hizkuntza dakizkien pertsona, hau da, bi hizkuntzetan ezagutza natiboa izatea>>. Elebidun hitzaren esanahiari hurbilago begiratzen badiogu aldiz, segituan jabetzen gara faktore asko daudela jokoan errealitatean. Hala nola, haurtzarotik bi hizkuntzetan inputa jaso den edo hizkuntza batez haurtzaroan jabetu den eta bestea beranduago ikasi duen, bi hizkuntzak egunerokoan erabiltzen diren, hizkuntza bat ulertu eta hitz egin baina beste bietan ulermena bakarrik adierazten den etab. Elebitasunaren gainean dihardugunok ez dugu lan makala izaten aldagai hauek guztiak kontuan hartzen ikertzerako garaian eta saiatzen gara ahalik eta zorrotzen partaideak sailkatzen. Ondoren datorkigun “oztopoa“ edo pertsona elebakarrak aurkitzea da -gure ikerkuntzarako beharrezkoa dena-, izan ere oinarri baitira elebidunen patroiekin konparatzeko. Zer esanik ez, kontua nola korapiltzen den euskararen jabekuntzan eta garapenean jarduten dugunontzat, euskara hutsik dakienik aurkitzea ezinezkoa baita gure elebitasun sozialean.

Sigue leyendo