Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Basque Culture Prize

Information

Thanks to an agreement between EI-BSS and the Town Council of Bayone, the Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Prize of Honour was established in 2000 to honour authors of recent scientific or cultural works or doctoral theses on any aspect of the Town of Bayonne or the territories of the continental Basque Country (Lapurdi, Lower Navarre or Zuberoa).

Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Basque Culture Prize 2015

Joan den abenduaren 22an, Eusko Ikaskuntzak 2015 urteko sari emateak egin ditu, Baionako hiriaren babesarekin.

 

Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Euskal Kulturaren Saria


Hiru sari banatu zituen:

  • OHOREZKO EUSKAL KULTURA SARIA, Baionako Orai-Bat dantza taldeari emana izan da;
  • EUSKAL KULTUR SARIA, Benjamin Gayon ikertzale gazteari;
  • BIDEO DOKUMENTAL SARIA, Anne Marie Jeannou eta Siegfried Wappler-eri “Indianoak” dokumentalarentzat.

 

 Benjamin Gayon. Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Euskal Kulturaren Saria



Benjamin Gayon-ek, 27 urte ditu, Thonon les Bains-en sortu da, bainan ikasketak (lizeoa) Donibane Lohitzunen egin zituen. Geroztik prepa Bordelen eta Tour-ko unibertsitatean ingenieru bihurtu (Lurralde Antolaketa) eta geroztik doktorea. Bere tesiaren 3 ekarpenak:

Lehendabizik, tesiak lurraldearen arazo publiko nagusi baten eraikuntza soziala du aztertzen. Ikuspegi hori beharrezkoa da Euskal ikasketetan. Ainitz ikerlan egina izan da mugimendu abertzalearen historioa eta soziologiari buruz, bainan ez hainbertze mobilizazioen arrazoinak diren arazo publikoeri buruz. Alde hortarik, tesiak bi ikuspegi batzen ditu, bata politika publikoena eta bertzea mugimendu soziala. Uztartzen horri esker hobeki ulertzen da lurraren auzia nola arazo publiko nagusi bat bihurtu den.

Tesiaren bigarren ekarpena Estadoaren lekuaren berkonposaketari doakio. Tesiak frantses dezentralizazioaren ondorio anitzak eta nahasiak azpimarratzen ditu. Tokiko hautetsi zonbeitek, dio tesiak, lurraren auzia kudeatzen dute hunenbertze interes indibidualen gehiketa xoil bat balitz bezala. Kasu hortan, Estadoa da interes orokorraren bozeremaile bihurtzen, batzutan mugimendu sozialengandik hurbilduz. Bertze hautetsi batzuk aldiz interes orokorraren arabera pentsatzen dute hastapenetik.

Hirugarren ekarpen bezala, tesiak erakusten du lurralde huntan badirela bi lurraren erregulatze xixtema paralelo, bata istituzionala eta bertzea alternatiboa, eta azpimarratzen du bi xixtemak ez direla bata bertzeari hetsiak, eta erakunde eta eragileen arabera moldatzen direla bien arteko harremanak. Pundu horrek merexi luke barnatzea behatuz ze eragin ukan duen lurraren merkatuaren gainean. Hots, lurra nola funtsa bihurtzen den.

Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Basque Culture Prize